Abiapuntu bezala Elgoibar eta Azkoitia artean dagoen Azkarateko gaina hartuz, errepidearen amaieran aurkitzen da Abatetxe landetxea. Naturarekin harremanetan egonaldi atseginaz gozatu ahal izateko, gaur egungo erosotasunak gehitu dizkiogun XVIII.mendean harri eta egurrez eginiko Abatetxe baserriari.
Familia negozio txikia gara eta zuen esperientzia pertsonala eta apartekoa izan dadin, bertan izango gaituzue edozertan laguntzeko prest.
Abatetxen zure egunerokotasun frenetikoa atzean utzi eta naturarekin bat egiten duen bizimodua berriro ere aurki dezakezu. Abatetxe landetxea OFF-GRID da, edozein saretatik isolatuta dago: iturburuko ura, eguzki-energia fotovoltaikoa elektrizitate-autokontsumorako eta ur bero zein berokuntzarako biomasa-galdara. Nahi izanez gero, DIGITAL DETOX aukera eskaintzen dizugu: telebistarik, telefono mugikorrik edo beste gailu teknologikorik gabeko egonaldia.
Abatetxen baratze ekologiko txikia, fruta-arbolak eta aske dabiltzan oiloak dauzkagu. Ahal den heinean, gure plateren osagaiak bertako elikagai ekologikoekin osatzen ditugu.
Zeliakoentzako glutenik gabeko produktuak aukeran izango dituzu beti eta, aurrez eskatuz gero, baita plater beganoak ere.
Abatetxe Azkoita eta Elgoibar artean dago, autoan Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik 40 minutura, Elgoibarko A8 autopistako sarreratik minutu batzutara. Logelan Wi-Fi konexioa, lan egiteko mahaia eta batez ere, lanaldiaren ostean, erlaxatzen eta indarrak berreskuratzen lagunduko dizun inguru paregabea dauzkazu. Etxearen alboan doako aparkalekua dago.
© 2024 Abatetxe.com