Abatetxen zure egunerokotasun frenetikoa atzean utzi eta naturarekin bat egiten duen bizimodua berriro ere aurki dezakezu. Abatetxe landetxea OFF-GRID da, edozein saretatik isolatuta dago: iturburuko ura, eguzki-energia fotovoltaikoa elektrizitate-autokontsumorako eta ur bero zein berokuntzarako biomasa-galdara. Nahi izanez gero, DIGITAL DETOX aukera eskaintzen dizugu: telebistarik, telefono mugikorrik edo beste gailu teknologikorik gabeko egonaldia.
Naturara Itzuli
Naturarekin harremana izateko beharra haziz doa, hiriguneetan bizi diren pertsonen artean batez ere. Kutsadura alde batera utzi eta naturarekin bat egiteko, hiriko egunerokotasun frenetikotik urrun dagoen leku bat bilatzen duen gero eta jende gehiago dago. Hobeto sentiarazten gaituelako, biziago eta zoriontsuago. Gaur egun, naturak gure sistema immunitarioan, estres hormonen jarioan eta osasunean duen eragina frogatzen duten hainbat ikerketa daude. Baina froga zientifikoen beharrik gabe ere, gure lorategian eseri eta etxe aurrean ditugun mendiei so eginaz norbanakoarengan sortzen den efektu positiboa sentitzea bezalakorik ez dago.
OFF GRID esperientzia bizi
Abatetxe baserria saretik kanpo dagoen landetxea da. Iturburuko ura, eguzki-energia fotovoltaikoa elektrizitate autokontsumorako eta ur bero zein berokuntzarako biomasa-galdara dauzkagu. Laster aerosorgailua gehitu nahi genioke zerrenda honi. Honela, Abatetxe ingurumenari dagokionez etxe jasangarria izateaz gain, gure bezeroentzako energia berriztagarrien erabilera egingarriaren eredu izan daiteke. Eta gure planetan eragin txikiagoa duen egonaldiaz gozatzea nahikoa ez balitz, OFF GRID esperientzia bizitzeak erabiltzen ditugun baliabide naturalen eta euren mugen aurrean kontzientziatzen lagunduko dizu.
Digital Detox aukera
Hala hautatuz gero, zure egonaldi guztian, edo zati batean bederen, kutxa batean itxita gordeko dizkizugu aparatu digital guztiak (telefono, tableta, ordenagailu, etab.). Errealitate birtualetik deskonektatu eta inguratzen gaituen errealitatearekin, naturarekin eta alboan daukazgun pertsonekin konektatzea da helburua. ¿Ausartuko zinateke?