Abatetxen baratze ekologiko txikia, fruta-arbolak eta aske dabiltzan oiloak dauzkagu. Ahal den heinean, gure plateren osagaiak bertako elikagai ekologikoekin osatzen ditugu.
Zeliakoentzako glutenik gabeko produktuak aukeran izango dituzu beti eta, aurrez eskatuz gero, baita plater beganoak ere.
BERTAKO JANARIA
Gure plateren osagaiak zuzenean gure baratzetik zein inguruko ekoizleengandik datoz.
Gure lurrak garaiko barazki ekologiko, intxaur mordoska eta hainbat frutaz hornitzen gaitu. Aske dabiltzan oilo erruleak eta untxiak ere aurkituko dituzue Abatetxen.
Horretaz gain, honako elikagaiak lortzen ditugu gure konfiantzazko hornitzaileengandik:
- txahal eta oilasko haragi ekologikoa
- esne freskoa
- behin eta berriz saritua izan den Idiazabal gazta
- sagardo eta ardo ekologikoa
- oliba olio ekologikoa
GOSARI ETA AFARIAK
Garaian garaikoan oinarritutako menua eskeiniko dizuegu gosari eta afaritan. Maitasunez eginiko platerak dira gureak, osasungarri eta goxoak. Bestalde, gure egurrezko labean egindako ogia eta pizza italiar ezinhobea dastatu ditzakezue gurean.