Abatetxe landetxean lau logela dauzkagu, bakoitza bere berezitasunekin eta biak gustu eta maitasunarekin apainduta.
Gela bakoitzak bere bainugela eta zoru erradiatzailezko berokuntza ditu.
Hurrengo zerbitzu eta instalazioak logelaren prezioaren barnean daude:
- Zure otorduak prestatzeko guztiz hornitutako sukaldea.
- Barbakoa (egur ikatz zakuak dauzkagu 4€an)
- Aparkalekua
- Telebista
- Wifi
- Logelaren asteroko garbiketa.
- Izara eta eskuoihalen asteroko garbiketa.
- Sehaska (libre badago, izarak norberak ekarri behar ditu)
Logela alokairua (astebete edo gehiagoko egonaldietarako, jarri gurekin harremanetan):
Deskribapena |
Tarifa |
Behe-denboraldian 2 gau baino gehiagorako tarifa berezia |
Logela bikoitza bainugela propioarekin (Lavanda, Menta, Rosmarino) |
90€ |
70€ |
Logela bikoitza hidromasajearekin (Salvia) |
120€ |
100€ |
Ohe gehigarria |
20€ |
20€ |
*Goi-denboraldia: Aste Santua, ekainaren 15etik - irailaren 30era, eguberriak.
- Goi-denboraldian gutxieneko erreserba 3 gauetakoa izango da.
Otordu zerbitzua aukeran:
Hala nahi baduzu, gosari eta afariak guk prestatuko dizkizugu, zure ardura bakarra egonaldiaz gozatzea izan dadin.
Deskribapena |
Urte guztian |
Gosaria |
9€ pertsonako |
Afaria |
26€ pertsonako 13€ haurrentzako menua |
%10eko BEZ barne.
Ordutegiak:
Sarrera: 16:00h – 20:30h
Irteera: 8:30h – 12:00h
Behar berezirik izanez gero, jarri gurekin harremanetan!
Gutxi gorabeherako helduera ordua zehaztu iezaguzu, mesedez (egun bat lehenago nahikoa da). Abatetxen ez daukagu etengabeko harrera zerbitzurik, eta noiz iritsiko zareten aldez aurretik jakiteak harrera hobea egiten lagunduko digu.
Ordainketa:
Ordainketa osoaren %25a gure kontu korrontean sartzean (transferentzia zein bizum bidez) erreserba burututzat emango da
Gainontzekoa eskudirutan edo txartelarekin ordaindu dezakezu irteera egunean.
Ezeztapena:
Erreserba bertan behera utzi nahi bada:
Gutxienez 14 eguneko aurrerapenarekin abisatuz gero, ordaindutako diru guztia itzuliko da.
Gutxienez 7 eguneko aurrerapenarekin abisatuz gero, ordaindutako diruaren %60a itzuliko da.
Ez da dirurik itzuliko erreserbatutako egunerako 7 egun edo gutxiago falta badira.
Egonaldiak dirauen bitartean ezeztatuz gero, ordainketa osoa egin beharko da.
Etxe-animaliak:
Etxe-animaliak onartzen dira: 8 € eguneko (Gehienez 30€ egonaldiko).
Gure baserrian familia guztiarentzako tokia dago, baita etxeko "animalienentzako" ere. Beraz, gustora hartuko dugu zure animalia, beti ere gutxieneko arau hauek betez gero:
- Animalia ondo heziak
- Beste bezero eta Abatetxeko animaliak errespetatu ditzatela.
- Ezin dira ohera igo (beraien ohe/manta ekartzea gomendatzen dizuegu)
- Ez ahaztu bere janaria eta beharrezko tresnak ekartzeaz!
- Ezin dute sukaldean sartu,
Gogoratu zeu zarela zure animaliak egin ditzakeen kalteen arduraduna. Izan gaitezen begirunetsu eta arduratsu besteekin!
Kontakta ezazu gurekin libre gauden jakiteko eta xehetasunak zehazteko. Zuen zain gaude!